XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INSTITUZIOETAN DAUDEN ZAHARREKIN ERLAJAZIOAREN TREBATZEKO PROGRAMA

LETURIA ARRAZOLA F.J.; YANGUAS LEZAUN J.J.; ARAGON CORTAZAR I.

Gipuzkoako Foru Diputazioaren Eibarko Nagusien Egoitza

Gipuzkoako Foru Diputazioaren Eibarko Jubilatu eta Pentsionisten Egoitza-Etxean dauden zaharrekin aplikatutako erlajazioa trebatzeko programa azaltzen dugu.

Programa honen bidez ansiedadea, fobia eta gaitz hauekin zerikusirik duten arazoak tratatzen ditugu psikologiaren ikuspegitik.

Egoitzan bertan egoteak, estresa sortarazten du eta bertako zaharren aktibitate fisiologiko eta jokaera-ekintzak gutxitu egiten dira.

Taldea 60-81 urte bitarteko 20 lagunek osatzen dute.

Batzuk preskripzio psikologikoz eta beste batzuk, eskeintza irekia egin ondoren haien borondatez daude programan.

Aplikatzen dugun metodoa Jacobson-en erlajazio progresiboa da eta honetan aritzeko lehenengo gorputz atalen topografia eta perzepzioaren psikomotrizidade eta jokaera aldaketa teknikak erabili genituen.

Ebaluazioa maila desberdinetan egin dugu:

1) Ansiedadea eta bizitzarekiko satisfakzio maila neurtu genuen tratamendua hasi baino lehen (91ko Irailan), lehenengo ikasturtea bukatutakoan (92ko Uztailan) eta 2. trebatze aldian hasi ginenean (92ko Irailan).

Erabili genituen testak honako hauek izan ziren: Cautela-ren testa, BARS, Lawton-en satisfakzioaren testa.

2) Erlajazioaren sentsazioa saioak bukatuta norberak erregistratzen zuen, bestetik galdetegi bat prestatu eta programak iraun zuen bitartean hiru aldiz egin genuen.

Emaitzak, batezbesteko puntuazioak:

I) Cautelan: 91ko irailan: 4,8; 92.ko uztailan: 5; 92ko irailan: 4,91.

2) BARS: 16,8-14,6.

3) Lawton: 7,9-8,9-9,29. Norberaren erregistroan 6,5/10-7,8/10.

Talde mailako galdetegiak partizipazio eta taldearekiko, eta programari buruzko espektatibak bete zirela baita erlajazioaren trebatzea lortu zela

Ondorioak: Tratamendu honen bidez gorputzaren kontrola lortu eta ansiedadearen sintoma fisiologikoak eta jokaera problemak gutxitu egiten dira, baita bizi poza haundiagotu ere.

Horregatik programa hau egokia eta gomendagarria da instituzioetan bizi izanik ansiedade arazoak dituzten zaharrei aplikatzeko.